jueves, 11 de junio de 2009

JUDIMENDIKO GAZTETXEA DESALOJATU DUTE
Gaur goizeko 8:30ak aldera zipaioak judimendi etorbideko 44. Zenbakian dagoen Judimendiko gaztetxea desalojatu dute.
Zipaioek hitzik esan gabe atea zabaldu dute eta gaztetxean zeuden 4 gazteak identifikatu ditu, haietako bat adin txikikoa. Azken hau atxilotua izan da. Bitartean hainbat gazte inguruetara hurbiltzen hasi dira desalojoa salatzeko eta atxilotuari babesa emateko.
Zipaioak hauen aurka ere oldartu egin dira, hainbat korrikaldi eraginez.
Gazte baten atzetik ere joan dira eta une honetan ez dakigu non dagoen.
Barruan zeuden gauza batzuk atera ahal izan ditugu baina gehienak barruan geratu dira, nahiz eta jabearen baimena izan.
Lehen momentuan jabearen baimena izan genuen bertan hilabetez egoteko, baina epea bete baino lehen salaketa jarri zuen eta beste 4 gazte identifikatuak izan ziren. Gaurko gertakaria horren ondorioa izan da.
Judimendiko gazteok gaztetxearen beharra berretsi nahi dugu eta dei egiten diegu Gasteizko gazte guztiei eta Judimendiko auzotarrei eraso hau salatu eta kalera irtetzeko.
Horretarako Gazte Asanbladak hainbat mobilizazio deitu ditu.

GAUR:18:00etan KAZEROLADA PEPE UBIS PLAZATIK ABIATUTA.
BIHAR 19:00etan MANIFA LEIZAOLA PLAZATIK.

JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!!!
DESALOJORIK EZ!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario